Itxi

Musika

Zinema estreinaldiak

'Eva', 'The help' eta 'Tintin', zinema aretoetan ikusgai

Erredakzioa

Canneseko Zinemaldian saritutako 'Le gamin au vélo' ere estreinatuko dute.

01:41
Kartelera: 'Tintin', 'Tímidos anónimos' eta 'Eva'

'The help' eta 'The Adventures of Tintin: Secret of the Unicorn' txarteldegietan etekin handia lortzen saiatuko dira, eta 'Eva' eta 'Le gamin au vélo' filmek kalitatez beteko dituzte zinema aretoak.

Azkenaldian jakin-min handiena piztu duen filmetako bat da 'The Adventures of Tintin: Secret of the Unicorn'. Ordenagailuz sortutako lan hau Steven Spielberg eta Peter Jackson zuzendarien arteko elkarlanaren emaitza da, Daniel Craig, Jaime Bell eta beste hainbat aktorek egindako lanetik abiatuta dago eta Herge belgikarrak sortutako pertsonaiaren abenturetan oinarritzen da. Milu txakurrarekin batera, ‘Adarbakar’ itsasoan hondoratutako itsasontziaren bila abiatuko da.

AEBetan 150 miloi dolarretik gora lortu ditu 'The help'ek, eta ikusmin handia piztu du gurean ere. Emma Stonek, Viola Davisek eta Octavia Spencerrek parte hartzen dute lan honetan, eta emakumeen eskubideen aldeko borroka du hizpide. Ezkutuan sortutako literatur lan batzuen bidez, emakume beltz morroien egoera jasangaitza gaitzetsiko dute.

'Eva' zientzia fikziozko filma zuzendu du Kike Maillok. Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian arrakasta handia erdietsi zuen, besteak beste Daniel Brühl (Álex), Claudia Vega (Eva), Marta Etura (Lana), Alberto Ammann (David) eta Lluís Homar aktore entzutetsuen lanari esker. 2041ean girotutako lan futurista hau adimen artifizialari buruzkoa da.

Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiek idatzi eta zuzendutako lana da 'Le gamin au vélo'. Canneseko Zinemaldian saritu egin zuten Belgika, Frantzia eta Italia herrialdeen arteko koproduzio hau. Gurasoek utzi eta gero 12 urteko haur batek bizitzan aurrera egiteko dituen zailtasunak erakusten ditu.