Itxi

Musika

Euskalduna Jauregian

Iagoba Fanlo biolontxelistaren zuzenekoa, igande honetan Bilbon

Erredakzioa

Bilboko Musika Bandak gonbidatuta, Donostiako musikari ospetsua Euskalduna Jauregian izango da. Fanlok 'Biolontxelorako eta haize-orkestrarako Kontzertua' interpretatuko du.

Iagoba Fanlo biolontxelista ospetsua Bilbon izango da igande honetan, Bilboko Musika Bandak gonbidatuta, Euskalduna Jauregian zuzeneko bat eskaintzeko. Donostiako musikariak Friedrich Gulda Vienako musikagilearen 'Biolontxelorako eta Haize-orkestrarako Kontzertua' interpretatuko du.

Euskalduna Jauregiak jakitera eman duenez, Rafael Sanz-Espert Bilboko Musika Bandaren arduradunak zuzendutako emanaldia 12:00etan hasiko da. Bertan, Friedrich Gulda Vienako musikagilearen 'Biolontxelorako eta haize-orkestrarako Kontzertua' interpretatuko du. Sarrerak bi eurotan daude salgai Euskalduna Jauregiaren txarteldegietan, 944 310 310 telefonoan edo BBKko zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Fanlo musika arloko biolontxelista ospetsuenetarikoa da. Adituek Pau Casals, Gregor Piatigorsky, Mstislav Rostropovich edo Mischa Maisky maisu handiekin alderatu dute Fanlo. Gaur egun Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren katedra du Fanlok eta Londreseko Royal Academy of Musicean klaseak eskaintzen ditu. Gainera, Wagner de Bayreutheko Orkestra Gaztearen irakasle laguntzailea da.