Musika
Azaroak 12 eta 13
Donostian 'egurra' emango duela hitzeman du Amaralek
Erredakzioa
Larunbatean eta igandean, 'Hacia lo salvaje' bere azken diskoa aurkeztuko du Zaragozako bikoteak Kursaal aretoan.
-
Amaral Donostian arituko da asteburu honetan
Amaral Donostian arituko da asteburu honetan, eta ''egurra'' emango duela hitzeman du. Zaragozako bikoteak bi kontzertu eskainiko ditu Kursaal aretoan, larunbatean eta igandean.
Gustukoa dute bertako agertokia, publikoa eserita egongo den arren. Beraz, 'Hacia lo salvaje' disko berria besapean hartuta, ikusleak aulkitik jaikiarazteko erronka bere gain hartu dute taldeko kideek.
Kaleratu berri duten azken lan horretako 12 kantuak taularatuko dituzte, eta aurreko bost diskoetako 15 edo 20 abesti ere entzungo dira Donostian.
Gipuzkoako hiriburuan egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, ''soinu elektrikoa'' eskainiko dute zuzenekoetan. ''Gitarretan, baxuan eta baterian oinarritutako soinua'' izango da, Eva Amaralen ahotsak lagunduta.