Publizitatea
Itxi

2021/01/13

12:34

Musika

Kontzertua

Urkok bere errepertorio ezezagunena eskainiko du zuzenean

N.V. | EiTB Media

Urtarrilaren 17an, igandearekin, donostiar abeslariak kontzertu “bakarra eta errepikaezina” eskainiko du Victoria Eugenia antzokian.

  • Urko

    Urkok Victoria Eugenian bakarlari gisa emango duen lehen kontzertua izango da

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Antonio Larrañaga Urko kantariak “Ezezagunak” kontzertu berezia eskainiko du igandean, urtarrilak 17, 19:00etatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Formatu elektrikoan, pianoa, baxua, gitarra, bateria, perkusioa, teklatuak eta saxoa lagun, donostiar kantariak bere errepertorioko kantu ezezagunenak eskainiko ditu, besteak beste, Urko canta a José Bergamín diskoko gaztelaniazko kanta batzuk.

Gainera, beti-betiko kantuak ere abestuko ditu Urkok tarteka, arrakasta handienak ahaztu gabe, noski.

Bederatzi urte zituela La voz de Guipuzcoa-k antolatutako lehiaketa bat irabazi zuenetik, Urkok ez dio kantatzeari utzi. 14 urterekin Los Corsarios, Donostiako lehen rock taldeetako bat, osatu zuen, 1974an Sakonki bere lehen disko luzea argitaratu zuen (“Guk euskaraz” eta “Maite, maite, maitia” kantuak biltzen ditu lan horrek, besteak beste) eta 49 urtez aritu da agertoki gainean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena