Itxi

Musika

Negoziaketak

Mecanoren managerrak 2012ko mundu bira gezurtatu du

Erredakazioa

Egun osoan Jose Maria eta Nacho Cano anaiek eta Ana Torrojak osatutako taldeak 2012an munduko bira egingo duela esan badute ere, taldeko managerrak ezer baieztatuta ez dagoela iragarri du.

  • Mecanoren managerrak 2012ko mundu bira gezurtatu du

    Mecanoren managerrak 2012ko mundu bira gezurtatu du

Rosa Lagarrigue (RLM) Mecanoren kontuaz arduratzen den management bulegoak adierazi duenez, ez dago baieztatuta taldeak 2012an mundu bira egingo duenik. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, 1992an banandu zen taldea batu egingo da berriro, Estatuan, Europako beste zenbait herrialdetan eta Hego Amerikan bira egiteko.

Hala ere RLM bulegotik esan dutenez, "hogei urte daramatzagu lanean bira hau egin ahal izateko eta une honetan ez daukagu egin egingo dela konfirmatu dezakeen ezer". Hala ere, "ea laster konfirmatu dezakegun" esaldia gaineratu dute adierazpen horretan.

Jose María Cano, Nacho Cano eta Ana Torroja 1998an elkartu ziren azkenekoz '‘Ana, José, Nacho’ bilduma osatzeko. Diskoa argitaratu ostean berriz ere banandu ziren eta ez zuten emanaldirik eskaini.

Espainiako pop musikan ezinbesteko erreferentzia da Mecano. 1981ean sortutako taldea 1992an banandu zen, eta urte horietan 25 milioi disko saldu zituzten mundu osoan. Espainia, Mexiko, Kolonbia, Filipinak, Frantzia, Italia, Japonia, Venezuela, Puerto Rico eta Txile herrialdeetan, besteak beste, arrakasta handia izan zuen.