Itxi

Musika

Bi emanaldi

Moskuko Balletaren 'Beltxargen aintzira', Bilbon estreinekoz

Erredakzioa

Campos Eliseos Antzokian estreinatu den antzezpenak Sigfrido printzearen eta Odette Beltxargen Erreginaren arteko amodiozko harremana du mintzagai.

01:18
Moskuko Balletak 'Beltxargen aintzira' ekarri du Bilbora

Moskuko Balleta Bilbon izan da asteburu honetan Campos Eliseos Antzokian 'Beltxargen aintzira' antzezteko. Bi emanaldi eskaini dituzte: bata, larunbatean (arratsaldeko 20:00etan) eta bestea, igandean (arratsaldeko 19:00etan). Bi saioetarako sarrera guztiak aurretik saldu dituzte.

Lau zatitan banatutako muntai honek Sigfrido printze gaztearen eta Odette Beltxargen Erreginaren arteko amodiozko istorioa du hizpide. Amoranteek hainbat egoerei egin beharko diete aurre haren maitasuna garaile ateratzeko.

Tchaikovskyren musikak lagunduta, Vladimir Begicheven eta Vasily Geltzeren esku egon da antzezlanaren gidoia. Gainera, Lev Ivanovek eta Marius Petipak koreografia ardurak hartu dituzte bere gain, guztiak Timur Fayzieven zuzendaritzapean. Errusiako ballet honek 2.000 antzezpen inguru eskaini ditu nazioarteko mailan.