Itxi

Musika

Donostia

Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant eta Kenny Barron, Donostiako Jazzaldian

N. V. | EITB Media

Donostiako jazz jaialdiaren 56. edizioa uztailaren 21etik 25era egingo dute.  

  • Cécile McLorin Salvant

    Cécile McLorin Salvant Donostiara itzuliko da

Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant, Noa, Bill Frisell, Mulatu Astatke, Gonzalo Rubalcaba, Sílvia Pérez Cruz eta Kenny Barron dira uztailaren 21etik 25era Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioan parte hartuko dute artistetako batzuk. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai.

Jazzalditik adierazi dutenez, oraindik ez dakite zer edukiera eta ordutegirekin egin ahalko diren kontzertuak edo mugikortasuna mugatuta egongo ote den, baina baieztatu dute Donostian izango direla “Cécilo McLorin Salvant handia; Noa, Iñaki Salvador donostiar pianistarekin batera; Buika goxo eta sentsuala; Arlo Parks Londreseko artista berri nabarmena; Aymée Nuviola kubatarra; eta Silvia Pérez Cruz Farsa Circus Bandekin batera”.  

Horrez gain, “pianisten jaialdia” izango dela gehitu dute, eta horren erakusgarri izango dira, Iñaki Salvadorrez gain, Franco D'Andrea, Giovanni Guidi, Brad Mehldau, Kenny Barron, Gonzalo Rubalcaba, Marcin Masecki eta Marco Mezquida.

"Dave Douglas, Mulatu Astatke, Dave Holland, Jean Toussaint, Eric Seva, Naïssam Jalal eta Bill Frisell" dira 56. Jazzaldian egongo direla berretsi duten beste artista batzuk.

Gainera, “Jorge Pardo maisu handia ere egongo da, Niño Joselerekin batera Chick Corea oroitzen, baita La Locomotora Negra, jazzaren talde aitzindarietako bat Katalunian”.