Publizitatea
Itxi

2021/05/19

14:53

Musika

Egoerara egokitua

EHZ jaialdia Irisarrin egingo dute, uztailaren 2, 3 eta 4an

N. V. | EITB Media

PCR negatiboa edo txertoa jaso izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute sartu nahi dutenek. Chill Mafia, Ruper Ordorika eta Kuartz egongo dira, besteak beste.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia taldea EHZn izango dela baieztatu dute antolatzaileek

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urteko ibilbidea ospatuko du aurten, Irisarrin, uztailaren 2, 3 eta 4an. 2020ko edizioa bertan behera utzi zuen pandemiak, baina antolatzaileek “kulturaren pindarra bizitu” nahi dute urtebeteren buruan.

Osasun neurriei egokitutako edizioa izango da aurtengoa seguru, eta antolatzaileak hainbat zehaztasun Suprefeturarekin doitzen ari dira oraindik. Nolanahi den, aurreratu dute sartu nahi dutenek txertoa hartu izanaren ziurtagiria edo 48 ordu lehenagoko PCR negatiboa aurkeztu beharko dutela.

Kontzertu eta bestelako ekimen guztiak zutik jarraitu ahalko dira, hori bai, baina maskara jantzita.

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz eta Torheit egongo dira, besteak beste, baita Hatz(a)marka kantu eta antzerki ikuskizuna ere. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek, Tio Teronen Semeak dantza taldeak eta Andoni Ollokiegi bakarlariak ere parte hartuko dute.

Gainera, ikastaro, hitzaldi eta mahai inguruak ere egongo dira, EHZn ohikoa denez, bost gairen inguruan oraingoan: artearen funtzioak, etxebizitza problematika, krisi kapitalista eta ekologikoa, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimendua eta EHZren 25. urteurrena.

Hiru egunetarako 150 bonu jarri dituzte dagoeneko salgai, EHZren wegunean, 35 euroan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;