Itxi

Musika

Antzinako musika

Euskal Barrokensemblek ikuskizun berria estreinatuko du Donostian

N. V. | EITB Media

Enrike Solinisek zuzentzen duen taldeak "Subh, Al–Andalus gobernatu zuen emakumezko esklabo baskoia" taularatuko du ekainaren 9an, Kursaalen.

  • Euskal Barrokoensemble

    Euskal Barrokoensemble 2006an sortu zuen Enrike Solinisek (erdian, eserita)

Ekainaren 9an, asteazkenarekin, Euskal Barrokensemblek, Enrike Solinis zuzendari duen antzinako musika taldeak, "Subh, Al–Andalus gobernatu zuen emakumezko esklabo baskoia" lana estreinatuko du Donostian. Bi emanaldi izango dira Kursaalen, 17:00etan eta 19:30etan. 

Proiektu horrek musika, kantu flamenkoa, dantza, narrazioa, kantua eta bertsolaritza uztartzen ditu, pertsonaia historiko baten nondik norakoak marrazteko. Subh da pertsonaia hori, 976tik 996ra Al-Andaluseko kalifa herrian eragin handi-handia izan zuen emakume baskoia.

Euskal Barronsemblerekin batera eta Enrike Solinisen zuzendaritza artistikoaren pean (giterna eta laud andalusia jotzearekin batera), ikuskizunean ariko dira Warda Mallal andalusi dantza bikotea, Bilaka Dantza Kolektiboa, Rosario La Tremendita flamenko-kantaria, Josean Bengoetxea narratzaile lanetan, Julio Soto bertsolaria eta Capilla Wasconiae abesbatza.

Asteazkenean, ekainak 9, ikusi ahalko da ikuskizuna lehenengoz, Kursaalen, 17:00etan eta 19:30ean.