Itxi

Musika

Musikaren Europako Eguna

Musika Bulegoak zuzeneko musika aldarrikatuko du Musikaren Europako Egunean

N. V. | EITB Media

Errenteriako Niessen aretoan musika garaikidea eta musika elektronikoa nahasiko dituzte, 19:00etan hasiko den kontzertuan.

  • Nøgen taldearen kontzertu baten irudia

    Nøgen taldearen kontzertu bat

Europako Musikaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu Musika Bulegoa musikaren sektoreko eragileen topaguneak, eta zuzeneko musika aldarrikatu du ospakizunaren kariaz kaleratu duen komunikatuan: "Kontzertuen jarduerak oso mugatuta jarraitzen du, eta musikari, profesional eta kontzertu areto askoren biziraupena arriskuan dago".

Gaur, astelehenarekin, musika garaikidea eta musika elektronikoa batuko dituen kontzertu berezia antolatu du elkarteak Errenteriako Niessen aretoan, 19:00etarako. Ikko Percussion Group taldeak hasiko du ekitaldia. Ondoren, Bihotza eta Makala DJak batuko zaizkie, eta azken horiek saio berezia osatuko dute elkarrekin. Gainera, Txo!? bideo jockeyak irudiak proiektatuko ditu.

Musika Bulegoaren ustez, zuzeneko musika "Euskal Herriko ekosistema kulturalaren funtsezko zatia da. Musikak hein batean gure nortasuna definitzen du eta, jarduera sozial gisa, besteekin konektatzen eta elkarrekin hazten ere laguntzen digu".

Egun honetan, gogoan hartuko dituzte, beraz, "kontzerturik eman gabeko musikariak, programatu ezin dituzten aretoak, bigarren urtez jarraian bertan behera utzi behar izan diren jaialdiak, lanik egin ezin duten teknikariak...".