Itxi

Musika

Irailak 22-26

Amparanoia, Carlos eta Xurxo Nuñez eta Fabian Carbone, Getxo Folken

N. V. | EITB Media

Jaialdiaren 37. edizioak hiru ildo tematiko proposatu ditu programan: familia, emakumea eta Astor Piazzollaren jaiotzaren mendeurrena.

  • Amparanoia

    Amparanoia

Getxoko nazioarteko folk jaialdiaren hogeita hamazazpigarren edizioa egingo dute Bizkaiko udalerrian irailaren 22tik 26ra bitartean, eta antolatzaileek iragarri dute aurten, besteak beste, Amparanoia, Carlos eta Xurxo Nuñez, eta Fabian Carbone ariko direla Muxikebarri zentroan.

Ohar batean azaldu dutenez, hiru ildo tematikotan oinarritu dira programazioa egiteko: familiaren transmisioaren garrantzia folk musikan, emakumearen rola generoan eta tangoaren musikari handienetako baten jaiotzaren mendeurrenaren ospakizuna, Astor Piazzollarena, hain zuzen ere.

Aurten, saio nagusiak 19:00etan hasiko dira. Irailaren 24an Amparanoiak joko du, irailaren 25ean Carlos Nuñez gaita-jotzailearen eta Xurxo anaiaren doinu zelten txanda izango da, eta irailaren 26an Astor Piazzolla omenduko du Carbone Tango Ensemblek, "Cyclical Tango" ikuskizunaren bidez.

Uztaileko bigarren astean jarriko dituzte sarrerak salgai.