Itxi

Musika

Urriak 30

El Drogas BECen arituko da Hiriko Soinuak lehiaketaren talde irabazleekin

N. V. | EITB Media

4.000 lagun baino gehiagoko edukiera izango du kontzertuak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Enrique Villareal, El Drogas, "El Drogas" dokumentaleko irudi batean

    Enrique Villareal, El Drogas, "El Drogas" dokumentaleko irudi batean

El Drogas izango da kartelburua urriaren 30ean Bizkaia Arena BECeko gelan egingo duten jaialdi txikian. 4.000 lagunentzako edukiera izango du gaualdiak (eserita), eta Hiriko Soinuak lehiaketako bi irabazlek joko dute, saridun nagusiak eta Barakaldoko artista onenak, nafar musikariaren taldearekin batera.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, lau euroan, eta bildutako diru guztia Barakaldon jarduten diren Elikagai Bankuaren taldeentzat eta Bereka elkartearentzat izango da. Udaletik azaldu dutenez, jatekoa banatzen eta maskarak ekoizten aritu da elkarte hori koronabirusaren pandemia hasi zenetik.

Hiriko Soinuak lehiaketa bi disko baino gutxiago merkaturatu dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko talde-bakarlariei bideratuta dago, eta interesa dutenek uztailaren 23a baino lehen eman dezakete izena.