Musika
Ume eta gazteentzat
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, helburu didaktikoarekin aurrera
Martxoan maiatzean eta ekainean, 'Ezuztekoen kutxa', 'Sherezade eta beste ahots batzuk' eta '40 urteko algara' lanak emango dira. Azkena, Txirri Mirri eta Txiribitonekin, beraien 40. urteurrenean.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurten ere eskola-haurrentzako kontzertuak, musika familian eta ikastetxeentzako jarduerak eskainiko ditu, bere helburu didaktikoan aurrera egiteko asmoarekin.
Datorren larunbatean, esaterako, Stravinskyren 'Soldadu baten istorioa' aurkeztuko dute Kursaalen, txotxongiloen laguntzaz egindako moldaketan. Per Poc konpainia katalanaren Santi Arnalek sortu eta moldatutakoa da.
Euskadiko Orkestra sinfonikoak aurten 'Musika Familian' atalean eskainiko dituen emanaldietako bat da. Martxoan, maiatzean eta ekainean, berriz, 'Ezuztekoen kutxa', 'Sherezade eta beste ahots batzuk' eta '40 urteko algara' lanak ere emango dira. Azken hau 40 urteko ibilbidea betetzen duten Txirri Mirri eta Txiribitonekin.
Orkestrak, beraz, dagoeneko hainbat jarraitzaile dituen bere jarduera pedagogikoan sakonduko du.
Kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan.