Musika
Jaialdia
Hot Chip, Metronomy, The Roots eta James Blake, Sónar jaialdian
Horiez gain, besteak beste, Fatboy Slim, Ritchie Hawtin, Modeselektor, John Talabot, Deadmau5 eta Friendly Fires izango dira ekainaren 14tik 16ra Bartzelonan.
-
The Roots. Argazkia: Sónar
Bartzelonako Sónar jaialdia ekainaren 14tik 16ra ospatuko dute aurten, eta hainbat talde konfirmatu dituzte jada antolatzaileek: Hot Chip, Azari & III, Metronomy, The Roots edo James Blake DJ, Fatboy Slim, Ritchie Hawtin eta Amon Tobin.
Sónar 2011 jaialdiak arrakasta handia lortu zuen. Musika, instalazio artistikoak eta sektoreko profesionalak biltzeko espazioak jasotzen ditu, baina kontzertuak dira horren ardatz nagusia: aurten, Modeselektor, Squarepusher, Deadmau5, Nicolas Jaar, Luciano, Jacques Lu Cont, Friendly Fires, John Talabot eta Mouse on Mars izango dira bertan, gaur jakinarazi dutenez.
Beste hainbat talde konfirmatu dituzte 2012ko ediziorako (aurten ez dute Coruñan egingo), tartean, Alva Notoren proiektu berria eta Byetone, LSB (Laurent Garnier). The Roots, gaur egungo hip hop talde garrantzitsuenetariko bat, ere Bartzelonan izango da.
Pop dantzagarri eta freskoa egiten duen Hot Chip (disko berria besapean duela), Metronomy eta Austra ere bertan arituko dira. Heldu berriei tokia egingo diete, baina baita beteranoei ere: James Blake (DJ lanetan), Nicolas Jar (iaz sekulako arrakasta lortu ondoren, aurten berriro izango da bertan), Maya Jane Coles, Jacques Green, Julio Bashmore, Thundercat, Cooly G, The suicide of Western Culture, Uner eta Blawan.