Musika
Soinu klasikoak
IV. mendeko melodiak berreskuratu ditu Khantoria taldeak
Bereterretxen kantua IV. mendean ere kantatzen zutela dakigu orain. Mendekoste eguneko himnoaren doinu berbera da eta elizan abesten zen himno hori IV. mendean datatuta dago.
Euskal kantarik zaharrenetako baten melodia izan daitekeena aurkitu dute Khantoria taldekoek. IX. mendean hasi eta XV. mendera arteko herri-musikan eta eleiz kantuetan ageri da. Soinu hauxe du hamaika mendez entzun zen melodiak.
XV. mendetik ezagutzen dugu Bereterretxen kantua. Melodia bera IV. mendean ere kantatzen zutela dakigu orain. Mendekoste eguneko himnoaren doinu berbera da eta elizan abesten zen himno hori IV. mendean datatuta dago.
Melodia horrek izan duen bilakaera ikertu eta diskoa kaleratu dute Khantoria taldekoek. Durangon, Kurutziagako gurutzearen alboan egingo dute estreineko kontzertua.
Gurutzearen goi partean hari instrumentuekin agertzen diren aingeruak bezala, bibolinaz eta biolaz arituko dira Kanthoriakoak aintzinako doinuei moldaketa berriak eginez.