Musika
Kontzertua
Ara Malikian biolin-jotzailearen 'Con los ojos cerrados', Bilbon
Fernando Egozcue gitarra-jotzaile argentinarrarekin bat egin du bere lan berrian, duela 10 urte elkarrekin lan egin ostean.
Ara Malikian armeniar eta libanoar jatorrizko biolin-jotzailea Bilboko Campos Eliseos antzokian izango da Fernando Egozcue gitarra-jotzaile argentinarrarekin batera. Lan berria aurkeztuko dute, bigarrenez proiektu batean elkartuz.
Malikian musikari "polifazetikoa" da antolatzaileen arabera, aurretik 'PaGAGnini' ikuskizunarekin ikusi baikenuen edo 'El club de Pizzicato' umeentzako ikuskizunean, kamara aurrean.
Lankide zahar batekin bat egin du lan berri honetarako: Fernando Egozcue argentinarrarekin, hain zuzen ere. Duela hamar urte 'Lejos' diskoan parte hartu zuen eta 'Con los ojos cerrados' lanean Egozcuek egin ditu konposatzaile lanak. 12 abesti dira guztira eta mestizajea nagusi da, baina baita pop, jazz eta beste hainbat estilo ere, tangoaren "influentzia nabarmena" den arren.
Egileak apostua "espazio amaigabe eta betierekoa" bezala definitzen du, "argiak zazpi kolore hartzen ditu" bertan, bere hitzetan. Publikoari "askatasun espazio batean sartzeko" gonbita egiten die entzuleei. Malikianekin eta Egozcuerekin batera, Miguel Rodrigáñez pianoan eta Martin Bruhn perkusioan izango dira.