Musika
Jaialdia
Erik Truffazek 365 Jazz Bilbao irekiko du Guggenheimen
Laugarren edizioa ekainera bitartean izango da Bizkaiko hiriburuko areto eta hoteletan. Izar nagusiak Pee Wee Ellis, Jason Moran, Rabih Abou Khalil eta María Joao-Mario Laginha bikotea izango dira.
-
Erik Truffaz. Argazkia: A Pavesky
Erik Truffaz tronpeta-jotzaileak irekiko du gaur 365 Jazz Bilbao zikloa Guggenheim museoan. Ekainera bitartean, eta Bilboko hainbat areto eta hoteletan, jazz munduko hainbat izar izango dira, tartean Pee Wee Ellis, Jason Moran, Rabih Abou Khalil eta María Joao-Mario Laginha bikotea.
Esan bezala, gaur, Guggenheim museoan, Erik Truffaz tronpeta-jotzaile suitzarraren kontzertuarekin hasiko da zikloa. Gerora, Jason Moran eta Maria Joao eta Mario Laginha bikotea izango dira, martxoan eta apirilean, hurrenez hurren.
Rabih Abou Khalil libanoarrak jazz, musika klasikoa eta Arabiako musika bat egingo ditu, Campos Eliseos Antzokian.
Zikloarekin amaitzeko, Pee Wee Ellis funk eta jazz tronpeta-jotzailea izango da, Bilboko "Gau Zuria" delakoaren ekitaldien baitan, ekainaren 16an.
365 Jazz Bilbao zikloan parte hartu duten talde lokalak hauek dira: Melsax, íZas! eta Albert Villa, Bob Sands eta Javier Alzolaren taldeak.