Itxi

Musika

Gasteiz

Kultura Bizia elkarteak Iradier Arenan programatzen jarraituko du

N. V. | EITB MEDIA

2022ko urtarrilera arte luzatu dute erakundeekiko lankidetza, eta S.A., Anestesia, Olatz Salvador, Korrontzi eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots igaroko dira Iradierreko agertokitik.

  • Soziedad Alkoholika taldeak abenduaren 11n joko du bere hirian

    Soziedad Alkoholika taldeak abenduaren 11n joko du bere hirian

Erakundeek eta Kultura Bizia elkarteak Iradier Arenan kultura programatzen jarraitu ahal izateko lankidetza 2022ko urtarrilaren 10era arte luzatuko dela iragarri dute gaur. Orain arte, 32.000 ikusle igaro dira Gasteizko espaziotik, 61 egunetan izan da programazioa, eta ia 90 ikuskizun eskaini dira joan den maiatzaren 1ean ekimena abian jarri zenetik.

Osasun egoeraren ondorioz, sektoreak espazio bat behar zuen segurtasun baldintzek eta aforo mugek jartzen zituzten zailtasunei aurre egiteko, eta eskaintzerik ez zegoen programazioa aurrera ateratzeko. Iradier Arenaren aldeko apustua egin zuen Kultura Bizia elkarteak, eta eskaintza oparoa izan da murrizketen aroan.

Hurrengo emanaldiak hauek izango dira: Algara eta Korrontzi (urriak 23); Agustin Jimenez, David Navarro eta Txabi Franquesaren bakarrizketak (azaroak 26); Soziedad Alkoholika, Anestesia, Angelus Apatrida eta Proudz (abenduak 11); Pirritx, Porrotx eta Marimotots (urtarrilak 3); eta Olatz Salvador eta Idoia (urtarrilak 7).