Itxi

Musika

BOSen 90. urteurrena

Bilboko Orkestra sinfonikoak 90. urteurrena ospatuko du

Erredakzioa

‘Gurrelieder’ Arnold Schonbergen lana lana interpretatuko du. Horretarako, 270 musikari taularatuko dira.

  • Bilboko Orkesta Sinfonikoa. Argazkia: EITB

    Bilboko Orkesta Sinfonikoa. Argazkia: EITB

Bilboko Orkestra Sinfonikoak, BOSek, bere lehenengo kontzertuaren 90. urteurrena ospatuko du. Hori dela eta, GurreliederArnold Schonbergen lana interpretatuko dute. Berrehun eta hirurogeita hamar musikari taularatuko dira lan hau interpretatzeko, besteak beste, bakarlariak, instrumentistak eta abesbatza.

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren lehenengo kontzertua 1922ko martxoaren 8an izan zen Bilboko Arriaga Antzokian. BOSen orduko zuzendaria Armand Marsick zen.

Urteurrenaren ekitaldi nagusia martxoaren 8ko kontzertua izango da. Bertan, Günter Neuholdek zuzenduta, ‘Gurrelieder’ lana interpretatuko du 99 musikarirekin, Easo, Araba eta Errenteriako Andra Mari abesbatzetako 165 abeslari eta 6 bakarlarirekin: Anne Swanewillms (sopranoa), Torten Kerl (tenorra), Lilli Paasikivi, (mezzosopranoa), Jon Frederic West (kontalaria), Arnold Bezuyen (tenorra) eta Fernando Latorre (baritonoa).