Itxi

Musika

Zikloa

'Música-Musika' zikloak 32.800 ikusle izan ditu

Manuel de Fallak, Alberto Granadosek, Isaac Albénizek, Tomás Bretónek eta Pablo Sarasatek Txaikovskiren, Rimski-Korsakoven eta Rachmaninoven lekua hartuko dute datorren urtean.

  • 'Música-Musika'. Argazkia: EITB

    'Música-Musika'. Argazkia: EITB

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Música-Musika jaialdiak Errusiako nazionalismo musikalari eskaini dio aurtengo edizioa eta arrakasta itzela izan du publikoari dagokionez.

Antolatzaileek agiri batean jakinarazi dutenez, Euskalduna Jauregian egin diren 33 kontzertuetan sarrerak agortu dituzte eta Txaikovskyren, Rimski-Korsakoven eta Rachmaninoffen lanak izan dira protagonista.

Auditorioan eskainitako 16 kontzertuetatik 11tan (2.000 lagunentzako tokia dago), ohikoa baino 1.100 sarrera gehiago jarri dituzte salgai.

Eskainitako balantzearen arabera, aurten nazioarteko orkestra askotako instrumentista ezagunek hartu dute parte jaialdian, eta 32.800 ikusle izan ditu, aurreko urteetan baino gehiago.

Martxoaren 2tik 4ra izan da, "Errusiako distira" izenburupean, 69 emanaldi izan dira ikusgai eta guztira 600 instrumentistek parte hartu dute bertan.

Bilbao 700 Fundazioak 22. edizioa egin du aurten, eta datorrenean, Espainiako eta Frantziako musikak izango ditu aztergai.

Oraindik ez dakigu zein konpositore frantziarren lanak entzun ahal izango diren datorren urtean Bilbon, baina espainiarren izenak aurreratu dituzte. Tartean, Joaquín Turina, Manuel de Falla, Alberto Granados, Isaac Albéniz, Tomás Bretón eta Pablo Sarasate izango dira.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Música-Musika jaialdiak Errusiako nazionalismo musikalari eskaini dio aurtengo edizioa eta arrakasta itzela izan du publikoari dagokionez.Antolatzaileek agiri batean jakinarazi dutenez, Euskalduna Jauregian egin diren 33 kontzertuetan sarrerak agortu dituzte eta Txaikovskyren, Rimski-Korsakoven eta Rachmaninoffen lanak izan dira protagonista. Auditorioan eskainitako 16 kontzertuetatik 11tan (2.000 lagunentzako tokia dago), ohikoa baino 1.100 sarrera gehiago jarri dituzte salgai. Eskainitako balantzearen arabera, aurten nazioarteko orkestra askotako instrumentista ezagunek hartu dute parte jaialdian, eta 32.800 ikusle izan ditu, aurreko urteetan baino gehiago.Martxoaren 2tik 4ra izan da, "Errusiako distira" izenburupean, 69 emanaldi izan dira ikusgai eta guztira 600 instrumentistek parte hartu dute bertan.Bilbao 700 Fundazioak 22. edizioa egin du aurten, eta datorrenean, Espainiako eta Frantziako musikak izango ditu aztergai. Oraindik ez dakigu zein konpositore frantziarren lanak entzun ahal izango diren datorren urtean Bilbon, baina espainiarren izenak aurreratu dituzte. Tartean, Joaquín Turina, Manuel de Falla, Alberto Granados, Isaac Albéniz, Tomás Bretón eta Pablo Sarasate izango dira.