Musika
Disko berria
Smashing Pumpkins taldeak ekainaren 19an kaleratuko du disko berria
'Oceania' izango da lan berriaren izena eta 44 kantuz osatutako 'Teagarden by Kaleidyscope' proiektuaren parte izango da.
-
The Smashing Pumpkins. Argazkia: EFE
Billy Corganek bere Twitterreko kontuan jakinarazi duenez, Smashing Pumpkins taldearen disko berria ekainaren 19tik aurrera egongo da salgai. Oceania, Corganek zuzentzen duen taldearen bederatzigarren lana izango da.
Corganek deskribatu duenaren arabera, Oceania “album baten barruko album” bat izango da. Zehazki, 44 kantuz osatuta dagoen Teagarden by Kaleidyscope proiektuaren barnean kokatuko da.
Chicagon sortutako taldea, Billy Corgan (ahotsa eta gitarra), Jeff Schroeder (gitarra), Mike Byrne (bateria) eta Nicole Fiorentinok (baxua) osatzen dute. 90eko hamarkadan izugarrizko arrakasta lortu zuten Mellon Collie and The Infinite Sadness (1995) diskoa kaleratu ostean.