Itxi

Musika

Disko berria

IZAROk "Limones de Oro" apirilaren 29an kaleratu, eta bira luze batean aurkeztuko du

N. V. | EITB Media

Lanak 16 abesti bilduko ditu, eta Zahara, Daymé Arocena, Rozalen, Amaral, Eñaut Elorrieta, Belako taldeko Cris eta beste asko izango ditu lagun berorietan. Birak Argentina eta Mexikora ere eramango du.

1:19
IZARO

IZAROk apirilaren 29an merkaturatuko du "Limones de Oro" bere laugarren diskoa. Bihartik, otsailak 25, eskaera egin ahalko da artistaren webgunean, kaleratzen dutenean sinatuta jasotzeko.

"Limones de Oro" kolaborazioen disko bat izango da, eta hauek izango ditu lagun IZAROk bertan: Alex Ferreira eta Bratty (Mexiko), Daymé Arocena (Kuba), Duda in the sky (Brasil), Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral, eta Euskal Herritik, Eñaut Elorrieta, Cris (Belako), Mikel Urdangarin, Gartxot eta Eñaut Gaztañaga (Grises, Ezpalak).  

Horiekin batera, IZAROk bere kantuen 13 bertsio berri, bi abesti berri eta moldaketa bat aurkeztuko ditu.

Hau gordeko du "Limones de Oro" diskoak:

1. DISKOA

A aldea
"Ventanas Cerradas" feat Pedro Pastor
"Delirios" feat Zahara
"Grace", Bess Atwellena feat Gartxot
"Argia" feat Amaral

B aldea
"La Felicidad" feat Daymè Arocena
"Errefuxiatuena" feat Mikel Urdangarín
"Paris" feat Eñaut Elorrieta
"Eider" feat Silver Rose

2. DISKOA

A aldea
"Invierno a la vista" feat Xoel López
"Aquí" feat Duda in the Sky
"Un poquito más" feat Alex Ferreira
"Mi canción para Elisa" feat Rozalén

B aldea
"Libre" feat Cris (Belako)
"Astelehenak" feat Eñaut Gaztañaga
"Oso Blanco" (Plata)
"Patinar sobre hielo" feat Bratty

Bira

Aurkezpen bira oso kontzertu berezi batek abiatuko du, martxoaren 5ean: Vetusta Morla taldeak Bataclan Parisko aretoan emango duen kontzertua irekiko du IZAROk. Euskal Herrian, Anoetako Belodromoan izango da lehen kontzertua, inoiz euskal emakumezko bakarlari batek espazio horretan proposatutako lehenengoa.

IZAROk ETBko Albistegiekin hitz egin du, Belodromoan bertan (emisioa, 2022-02-24)

Gainera, Bilbon, Euskalduna jauregian, ere aurkeztuko du lana, maiatzaren 22an, eta birak Parisera (maiatzak 20), Valentziara (maiatzak 27), Zaragozara (maiatzak 28) eta Argentinara, Cordoba, Rosario eta Buenos Aires hirietara, ere eramango du.