Itxi

Musika

Uztailak 13-17

Gasteizko Jazz Jaialdia Mendizorrotzara itzuliko da, Eliane Eliasen eta Snarky Puppyren eskutik

N. V. | EITB Media

Jaialdiaren 45. edizioa uztailaren 13tik 17ra egingo dute, 2020an bertan behera gelditu eta 2021ean Iradier Arenan edizio apalagoa egin eta gero.

  • Snarky Puppy taldea Gasteizko jaialdian izango da

    Snarky Puppy taldea Gasteizko jaialdian izango da

Gasteizko Jazaldiak bere izaera berreskuratuko du 45. edizioan, eta Mendizorrotzako ohiko agertokira itzuliko da uztailaren 13tik 17ra. Han, besteak beste, Eliane Elías brasildar pianista eta Snarky Puppy estatubatuar taldea arituko dira.

Hortaz, ohiko egitura izango du jaialdiak: arratsaldeko kontzertuak Principal antzokian, eta saio bikoitzak gauez Mendizorrotzako kiroldegian.

Azken agertoki horretan izango da Eliane Elias pianista brasildarrarena izango da: Chick Corea gogoraraziko du, iaz hil zen eta Gasteizko entzuleek gehien maite zuten musikarietako bat. Izan ere, brasildarrak Corearekin eta Chucho Valdes kubatarrarekin grabatu zuen bere diskorik berriena, "Mirror mirror".

Gainera, Snarky Puppy ere egongo da 45. edizio honetan, talentu handiko 25 musikari baino gehiago batzen dituen kolekitboa.