Musika
Musika klasikoa
EOSa esentziara bueltatuko da, publiko zabalago batengana heltzeko
Andres Orozcok orkestraren zuzendaritza utziko du, "arrazoi pertsonalak tarteko". Lehenbizikoz interpretatuko diren 17 obra, kolaborazio berriak, guztira 15 abonu programa eskainiko dituzte.
Euskadiko Orkestrak, bere jarduera nagusia, 2012-2013 Denboraldia aurkeztu du gaur Musika Irekia lelopean. Irekia bere musika hainbat formatuetan eskaintzen duelako, matinéeak direla, Musika Gela, KlasikAt zikloa, musika laborategia, grabazioak etab., ahalik eta publiko zabalenera iristeko. Guztira 15 abonu programa eskainiko dituzte denboraldi berrian.
30 urtetan, 3.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu Euskadiko Orkestrak eta hiru miloi entzuletik gora izan ditu. Denboraldi berria aurkeztu duten arren, denboraldi hontako hiru programa eskainiko ditu oraindik maiatza eta ekaina bitartean, beste hainbat jarduera ditu egiteko, grabazioak, matinéeren bat, Musika Hamabostaldian parte hartzea, etab. Denboraldi berria irailean hasiko da eta beraiek dioten bezala kolore askodun mosaikoa izango da, obra garrantzitsuak nahiz gutxi ezagutzen direnak, lehenbizikoz interpretatuko diren 17 obra, kolaborazio berriak, guztira 15 abonu programa eskainiko dira 2012-2013 denboraldian, Iñigo Alberdi Orkestraren zuzendari nagusiak azaldu duenez.
Denboraldi berriaren amaieran, datorren urteko maiatzean, Mahleren 6. Sinfonia estreinatuz egingo du bere azken kontzertua Andres Orozco Estradak Orkestraren zuzendari titular bezala.
Ekoizpen diskografikoari dagokionez Orkestrak 15. Zenbakiarekin itxiko du Euskal Konpositoreen Bilduma Carmelo Bernaolari eskainitako lanarekin, eta Klasik At zikloan Ken Zazpi taldearekin arituko denez talde honekin ere grabatuko du diskoa.
Denboraldi berri hau azkena izango da Andres Orozko Estrada zuzendari titularrarentzat. Orozko Estradak "arrazoi personalak tarteko" esan du utziko duela zuzendaritza, nahiz eta orkestran jarraituko duen beste zeregin batzuetan.