Musika
Heriotza
Eñaut Larralde abeslaria hil da
Etxamendirekin batera abestu zuen urte askotan. 'Ez dok hamairu' taldekoekin lotura zuzena izan zuen 60ko hamarkadan.
-
Etxamendi eta Larralde. Argazkia: EITB
Eñaut Larralde abeslaria hil da. Nafarroa Beherako musikaria Eñaut Etxamendirekin batera bikote artistikoa sortu zuen eta herriz-herri aritu zen, 70eko hamarkadan batez ere. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, Baionako erietxean.
'Ez dok hamairu' taldekoekin lotura zuzena izan zuen 60ko hamarkadan. Francoren garaiko errepresioari buruz aritu zen abesti askotan Etxamendi eta Larralde bikotea eta lehenengoak idatzitako hitzen gainean abesten zuten.
Bikotearen kantu ezagunenak "Antologia" lanean argitaratu zituen Elkar diskoetxeak.