Musika
Kontzertu-bira
Fitok irailean abiatuko duen birak hamalau antzoki bisitatuko ditu
L.Z.
Erredakzioa
Euskal Herrian bi kontzertu emango ditu: urriaren 16an, Donostian eta abenduaren 7an, Bilbon. Sarrerak maiatzaren 23an jarriko dituzte salgai.
2010eko abenduan bukatu zuen Antes de que cuente diez bira Fito & Fitipaldis taldeak eta urte eta erdi geroago, aurki hamalau hiriburu bisitatuko dituztela iragarri dute. Uda ostean abiatuko duten bira espainiar Estatuko antzokietatik eta auditoriumetatik pasatuko da.
Hain zuzen ere, irailaren 22an hasiko du Fitok bira Oviedon eta handik Kanariar Uharteetara abiatuko da. Tenerife bisitatu ostean, urriaren 16an Donostian joko du eta Vigon, Sevillan, Valladoliden, Granadan, Murtzian eta Zaragozan kontzertuak eman ondoren, abenduaren 7an Bilbora iritsiko da. Geroago, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian ere arituko da.
Aipatu bezala, bira berria berezia izango da: taldearen kantu mitikoenak entzungo dira eta emanaldiek "diseinu esklusiboa" izango dute.
Donostiako eta Bilboko kontzertuak
Donostian emango duen kontzertua Kursaalen izango da eta sarrerak 40 eta 50 eurotan salduko dituzte. Bilbon, berriz, Euskalduna Jauregian entzungo ditugu eta 32 eta 52 euro bitarteko sarrerak egongo dira.
Sarrerak
Maiatzaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri aipatutako kontzertuetarako sarrerak, Donostiakoak salbu. Gipuzkoako hiriburuko zuzenekorako sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai.
2010eko abenduan bukatu zuen Antes de que cuente diez bira Fito & Fitipaldis taldeak eta urte eta erdi geroago, aurki hamalau hiriburu bisitatuko dituztela iragarri dute. Uda ostean abiatuko duten bira espainiar Estatuko antzokietatik eta auditoriumetatik pasatuko da.Hain zuzen ere, irailaren 22an hasiko du Fitok bira Oviedon eta handik Kanariar Uharteetara abiatuko da. Tenerife bisitatu ostean, urriaren 16an Donostian joko du eta Vigon, Sevillan, Valladoliden, Granadan, Murtzian eta Zaragozan kontzertuak eman ondoren, abenduaren 7an Bilbora iritsiko da. Geroago, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian ere arituko da.Aipatu bezala, bira berria berezia izango da: taldearen kantu mitikoenak entzungo dira eta emanaldiek "diseinu esklusiboa" izango dute.Donostiako eta Bilboko kontzertuakDonostian emango duen kontzertua Kursaalen izango da eta sarrerak 40 eta 50 eurotan salduko dituzte. Bilbon, berriz, Euskalduna Jauregian entzungo ditugu eta 32 eta 52 euro bitarteko sarrerak egongo dira.SarrerakMaiatzaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri aipatutako kontzertuetarako sarrerak, Donostiakoak salbu. Gipuzkoako hiriburuko zuzenekorako sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai.