Itxi

Musika

Kontzertua

Fito & Fitipaldis taldeak 1.000 bat sarrera jarriko ditu salgai ostiralean larunbat honetako kontzerturako

EITB MEDIA

Salgai izango diren sarrera-kopuru zehatza guztiz itxi gabe dago; izan ere, eskainiko dituzten lekuen ikuspenaren araberakoa izango da. Fito & Fitipaldisen web-orrian eta Ticketmasterren izango dira salgai, 13:00etan.

0:40
Fito eta Unai Rementeria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Fito & Fitipaldis taldeak ostegun honetan iragarri duenez, ostiralean, ekainaren 10ean, "mila edo mila eta piko" sarrera jarriko ditu salgai larunbatean Bilboko San Mames futbol-zelaian emango duen kontzerturako. Sarrerak Fito & Fitipaldis taldearen web-orrian eta Ticketmasterren izango dira salgai, 13:00etan. 

Oraindik ez dago erabat itxita zenbat sarrera gehiago izango diren salgai, kontuan izanik eskaini litezkeen sarrera berri guztien ikuspena aztertzen ari direla. Nolanahi ere, taldeak aurreratu du 1.000 bat izango direla, zertxobait gehiago agian.

Adierazi dutenez, dagoeneko, 44.000 sarrera saldu dituzte kontzerturako; horrez gain, 800 gonbidapen eman dituzte.

Kontzertua ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en izango da ikusgai.