Itxi

Musika

Heriotza

Donna Summer, 'disko musikaren erregina', hil da, minbiziaren ondorioz

Abeslariak 63 urte zituela hil da, Floridan, TMZ atariak zabaldu duenez.

01:30
Donna Summer hil da Floridan, 63 urte zituela

TMZ atariak jakinarazi duenez, Donna Summer abeslari estatubatuarra, “disko musikaren erregina”, gaur goizean hil da, Floridan, minbiziaren ondorioz. 63 urte zituen.

Artista bere egoeraren berri ez aireratzen ahalegindu da, eta gaixotasun horri aurre egiten aritu den bitartean, esku artean zuen disko berria bukatzen saiatu da.

Bost Grammy Sariren irabazleak, besteak beste, “Last Dance”, “Hot Stuff”, “Bad Girls”, “She Works Hard for the Money” eta “This Time I Know it’s for Real” abestiak utzi dizkigu guztion gozamenerako.

LaDonna Adrian Gaines (hori zuen benetako izena) 1948ko abenduaren 31n jaio zen, Bostonen (Massachusetts), Bruce Sudano abeslari eta produktorearekin ezkonduta zegoen, eta hiru alaba eta lau iloba zituen.