Musika
Heriotza
Robin Gibb Bee Gees taldeko abeslari eta sortzailea hil da
Sei hamarkadatan aritu zen musika munduan, baina abeslari eta konposatzailea Bee Gees taldearekin heldu zen 'disco' musikaren gailurrera.
-
Robin Gibb (eskuinean), Barry anaiarekin batera, Bee Gees taldeko sortzaileak. Argazkia: EFE
Robin Gibb 62 urte zituela hil da, minbiziaren aurkako "borroka luzearen" ostean. Bee Gees talde arrakastatsua sortu zuen Barry eta Maurice anaiekin batera.
Sei hamarkadatan aritu zen musika munduan, baina abeslari eta konposatzailea Bee Gees taldearekin heldu zen 'disco' musikaren gailurrera.
"Robin Gibben familiak min handiarekin hil egin dela jakinarazi nahi du, minbiziaren eta heste kirurgiaren aurka denbora luzez borrokatu ostean", adierazi dute senideek abeslariaren webgunean.
Gainera, Bee Gees taldeko abeslariaren senideen "pribatutasuna" momentu zail hauetan errespetatzea eskatu dute.
Bee Gees taldeak 1960 eta 1970 hamarkadetan arrakasta handia lortu zuen 'Night fever' edo 'Staying alive' abestiei edo 'How deep is your love' baladei esker.
Britainia Handiko taldeak 200 milioi ale saldu zituen, horregatik Rolling Stones edota Pink Floyd bezalako taldeen maila komertzialean daude.