Itxi

Musika

'Women's Nights'

Cocorosiek kontzertua eskainiko du uztailaren 20an Guggenheimen

Julieta Venegasek eta Patti Smithek ere hartuko dute parte azaroaren 13an bukatuko den 'Women's Nights' zikloan.

  • Cocorosie

    Cocorosie

Guggenheimek hainbat kontzertu programatu ditu atrioan egiteko. Emakumeak izango dira protagonista: Patti Smithetik hasi eta Julieta Venegas, edota Nneka izango dira taula gainean. 'Women's Nights' bataiatu dute zikloa eta sarrerak salgai daude 25 eta 35 euro bitartean, kontzertuaren arabera.

Uztailaren 20an Biana eta Sierra Casady ahizpak izango dira Guggenheimen, Cocorosie bezala ezagunak. Julieta Venegas bakarlari ezaguna uztailaren 21ean izango da. Halere, kontzertu interesgarriena uztailaren 13an izango da, 22:00etan: Patti Smith arituko da, "punkaren amabitxia", hain zuzen ere.

'Women's Nights' zikloaren programa:

Uztailaren 20an. Cocorosie. 22:00. 25 euro publiko orokorra /20 euro Museoaren Lagunentzat.
Uztailaren 21ean. Julieta Venegas. 22:00. 25 euro publiko orokorra /20 euro Museoaren Lagunentzat.
Azaroaren 13an. Patti Smith. 22:00. 35 euro publiko orokorra.

Gainera, antolatzaileek uztaileko lau kontzertuetarako bono bat luzatu du, 75 eurotan (Patti Smithena kanpoan gelditzen da). Sarreren eta bonoen salmenta, ticketmaster.es webgunean.