Musika
Kontzertuak
Hell Dorado Gasteizko aretoak 20. urtemuga ospatuko du udazkenean
N. V. | EITB Media
Kontzertu aretoak hainbat kontzertu antolatu ditu 20. urteurrenaren bueltan. Rocka izango da nagusi guztietan.
-
Biznaga taldeak urtarrilaren 27an joko du Gasteizko aretoan
Gasteizko Hell Dorado aretoak 20 urte bete ditu, eta egitarau berezia prestatu du ospatzeko. Egitaraua irailaren 3an hasiko da, Nikki Hill abeslari estatubatuarrarekin.
Hilaren 10ean jarraituko dute jaiak eta rockak, The Diamond Dogs eta Los Chill taldeen eskutik.
Irailean bertan, Chisum Cattle CO eta La Rosa Negra taldeek joko dute, eta irailaren 24an, aldiz, The Faithlessek eta James Legek.
Urrian sartuta, The Godfathers ingelesek eta The Peawees italiarrek joko dute hilaren 1ean, eta King Sapo eta Resaca Jacksonek 15ean. Urriaren 22an hiru talde arituko dira: Discípulos de Dionisos, Lie Detectors eta La Perra Blanco Trío. Azkenik, hilaren 29an, The Excitements eta Micky and the Buzz taldeen gaua izango da.
Daddy Long Legs talde estatubatuarrak hasiko du azaroko egitaraua, The Meanies australiarrekin batera, hilaren 5ean. Azaroaren 11n, Toundra eta Burilan taldeen txanda izango da; 12an, Maika Makovski arituko da, eta 19an Marah (AEB) eta Split Squad (AEB/Erresuma Batua) izango dira oholtza gainean.
Urtea amaitzeko, dagoeneko baieztatuta dauden lau kontzertu izango dira: Alemaniako Ray Collins Hot Club abenduaren 3an, The Soulbreaker Company + banda lagunak 12an, Elvez Christmas Show 24an eta Rambalaya 30ean.
Azkenik, Biznaga eta Bala ere arituko dira Gasteizko aretoan, urtarrilaren 27an.