Itxi

Musika

Argitalpena

'The History of Basque Music' liburuak euskal musikaren historia bildu du, ingelesez

N. V. | EITB Media

Josu Okiñenak apailatutako lana Musikenek argitaratuko du euskaraz eta gaztelaniaz.

  • "The history of Basque music" lanaren bigarren edizioa

    "The history of Basque music" lanaren bigarren edizioa

The History of Basque Music lanak euskal musikaren eta berorren egileen historia biltzen du, ingelesez. Liburua Euskal Gaien Renoko Ikastegiak (CBS), Renoko (Nevada) Unibertsitatean 1967an sortutako zentroak, argitaratu du, eta gaur goizean bigarren edizioa aurkeztu dute.

Liburuak ikuspegi kronologikotik begiratzen dio euskal musikari, XIX. mendera arte. Tradizio klasikoko doinuak ez ezik, konposizio mailako azken joerak ere jasotzen ditu, eta atal bana gehitu dute emakumezkoek euskal musikan izandako presentziari buruz eta jazzak eta herri musikak gurean egindako bideari buruz.  

Bilbiografian, datuen jatorri nagusiak sailkatu dituzte, eta, lana ixteko, fonografia bat aurkeztu dute, euskal musikaren aro bakoitzaren audio esanguratsuenak biltzen dituena.

Ingelesezko bertsioa CBS Pressek argitaratu du, Musikenerekin batera. Liburuaren editorea Josu Okiñena musikari eta pianista, Musikeneko irakasle eta ikertzailea, da, eta euskal musikari eskolak argitaratuko du euskaraz eta gaztelaniaz.