Musika
Kontzertua
Imanol, Laboa eta Lete omenduko dituzte igandean Euskaldunan
Euskal Herri osoko abeslari, bertsolari, dantzari eta musikariak elkartuko dira eta emanaldian ikusleek ere kantuz parte hartzeko aukera izango dute.
-
Omenaldia. Argazkia: EITB
Imanol, Mikel Labora eta Xabier Lete abeslari handiak gogoratuko dituzte datorren igandean Euskalduna jauregiko kontzertu batean.
Orain arte bakoizari eskainitako kontzertu banatan gogoratu dituzte beren kantuak, eta zikloa burutzeko hiruron omena egingo dute kontzertu handi horretan.
Euskal Herri osoko abeslari, bertsolari, dantzari eta musikariak elkartuko dira Bilboko ekitaldi honen inguruan. “Imanol. Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen” deitzen den emanaldian berriz ikusleek ere kantuz parte hartzeko aukera izango dute.
Sarrerak salgai daude eta hitzordua, igandean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, 'Imanol, Laboa, Lete eta gu' kantaldiarekin.