Itxi

Musika

Kontzertua

BOS Bilbon arituko da, Guillermo Garcia Calvoren gidaritzapean

Alessio Bax eta Lucille Chung lehen mailako piano-jotzaile gazte eta ospetsuak ikusteko aukera ere egongo da.

01:22
Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Garcia Calvoren zuzendaritzapean

Bilboko Orkestra Sinfonikoak bi kontzertu emango ditu gaur eta bihar Euskalduna Jauregian, Guillermo García Calvoren zuzendaritzapean eta Euskal Irrati Telebistaren babesarekin.

Programan, Adams, Poulenc eta Mendelssohn musikagileen lanak entzuteko aukera izango da. Orkestrarekin batera, Alessio Bax (italiarra) eta Lucille Chung (kanadarra) lehen mailako piano-jotzaile gazte eta ospetsuak ere taularatuko dira.

Guillermo Garcia Calvo 1978an jaio zen, Madrilen. Vienan graduatu zen, Musika eta Arte Dramatikoen Unibertsitatean, eta Ivan Fischerren eta Budapest Festival Orchestraren laguntzaile bezala osatu zuen bere prestakuntza.