Itxi

Musika

Musika bira Europatik

Bruce Springsteen nagusi, berriro ere, Donostian

Erredakzioa

40.000 lagun inguru bildu dira larunbat honetan Donostiako Anoeta estadioan 'The Boss'en eta E Street Banden zuzenekoaz gozatzeko. "Bruce gure Jainkoa da", diote zaleek.

03:11
Bruce Springsteenek kontzertu ikusgarria eskaini du Donostian

Bruce Springsteen eta E Street Band berandu azaldu dira larunbat honetan Donostiako Anoetako estadioaren oholtza gainean baina heldu bezain laster, bertan bildutako 40.000 lagunetik gora menderatu ditu.

Creedence Clearwater Revival taldearen 'Stop the rain' abestariarekin eman diote hasiera emanaldiari. Gau euritsua izan bada ere, hortik aurrera, zale guztiak errenditu dira eta kantak abestu eta bero txalotu dituzte.

Sevillatik, Las Palmasetik eta Bartzelonatik pasa ostean iritsi da Donostiara. Asteazkenean Berlinen egon zen eta mundu osoko bankarien aurka egin zuen kontzertuan, besteak beste, "lapur diruzaleak" esan zien.

Miarritzen

2008an eta 2009an ez bezala, oraindik ez dugu Donostiako kaleetatik zehar ikusi. Orduan, Maria Cristina hotelean hartu zuen ostatu eta egun batzuk pasa zituen familiarekin batera Gipuzkoako hiriburuan. Askok Zurriolako hondartzan ikusi zuten. Oraingoan, Maria Cristina hoteleko lanak direla eta, Miarritzen gelditzea erabaki du.