Itxi

Musika

XII. edizioa

117.000 ikusle lortu ditu Primavera Sound jaialdiak

Björk abeslaria azkenean ez zen aritu bertan, ahots-kordekin arazoak izan baitzituen.

  • Primavera Sound 2012ko giroa lehen egunean. Argazkia: EFE

    Primavera Sound 2012ko giroa lehen egunean. Argazkia: EFE

San Miguel Primavera Sound jaialdiaren XII. edizioak 117.000 ikusle inguru bildu ditu Parc del Forumen antolatutako 200 kontzertuetan; % 38 atzerrikoak.

Jaialdiko zuzendarietako batek, Alberto Guijarrok, zifra horiek iazkoen antzekoak izan direla azaldu du, eta Arc de Triomf-en doan izandako kontzertuen arrakasta azpimarratu du.

Aurreko urteetan bezala, atzerriko ikusleen kopurua aurten ere nabarmentzeko modukoa izan da. Ikusleen % 38 bat atzerritarrak izan dira; batez ere, Erresuma Batua, Frantzia eta AEBetatik bertaratutakoak. Latinoamerikako ikusleen kopurua asko hazi da, gainera.

The Cure izan da edizio honetan gehien nabarmendu den taldea. Ia hiru ordu iraun zuen kontzertuan, 40.000 lagun bildu zituen Forumeko plazan. Jaialdiaren historian inoiz izan den kontzertu luzeena eta segur aski jendetsuena izan zen, iaz Pulp taldeak eskaini zuen kontzertuarekin batera.

Björk abeslaria azkenean ez zen aritu bertan, ahots-kordekin arazoak izan baitzituen.