Itxi

Musika

Kontzertua

Iron Maidenek BECen joko du uztailaren 22an

N. V. | EITB Media

Ingeles talde mitikoa Bilbao Exhibition Centren arituko da "The Future Past Tour" biran. Sarrerak azaroaren 3an jarriko dituzte salgai.   

  • Iron Maiden

    Iron Maiden

Iron Maiden heavy metal talde ingeles historikoak Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren, joko du 2023ko uztailaren 23an, "The Future Past Tour 2023" izeneko birarekin, Senjutsu (2021), bere azken diskoa, aurkeztekoa.

2014an egon zen Euskal Herrian azkenekoz Iron Maiden, BECen bertan, eta aurretik, sarritan egon dira Bilbon, Donostian eta Iruñean.

Sarreren salmenta orokorra azaroaren 3an abiatuko dute, 10:00etan, eta bandaren zale-taldeko kideek bezperan erosi ahalko dituzte.