Itxi

Musika

Opera

Hiru estreinaldi eskainiko ditu OLBEk datorren denboraldian

Sasoi berria irailaren 29an hasiko da, elkartearen 70. urteurrenarekin bat eginez, eta 2013ko maiatzean bukatuko da, eta guztira 61 emanaldi eskainiko du.

  • "ABAO Txiki". Argazkia: EiTB

    "ABAO Txiki". Argazkia: EiTB

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) zazpi titulu programatu ditu 2012-2013 denboraldirako, eta horietatik hiru Bilbon estreinatuko dira. Errepertorio klasiko bat ere prestatu du, “La Traviata”, “Tosca” eta “La Bohème” eskainiko baititu.

Denboraldi berriak elkartearen 70. urteurrenarekin bat egingo du. Irailaren 29an hasiko da, Giuseppe Verdi-ren “La Traviata”-rekin, eta Giacamo Puccini-ren “La Bohème”-rekin bukatuko da, 2013ko maiatzean. Sasoi berrian, Pucciniren “Tosca”, Gaetano Donizetti-ren “Maria Stuarda” eta Verdiren “Król Roger” eta “Les vêpres” (estreinakoz Bilbon) eta Karol Szymanowski-ren “Król Roger” ere ikusi ahalko dira. Guztira 61 emanaldi izango dira.

Opera-emanaldiez gain, “ABAO Txiki” haurrentzako zikloak eta bi kontzertuk osatuko dute OLBEren denboraldia: Frantziako Orkestra Nazionalak eta Danièle Gattik emango dute bata, eta Patrizia Ciofi sopranoak eta Celso Albelo tenoreak, bestea.