Itxi

Musika

Urriaren 28an

Salgai daude urrian Ura Bere Bidean kontzertua ikusteko sarrerak

N. V. | EITB Media

Doctor Deseo, Delirium Tremens, Sorotan Bele, Gozategi, Zea Mays, Kalakan, Rozalen, Bulego eta Olatz Salvador arituko dira, besteak beste, urriaren 28an BECen Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta.

  • Joan den urteko Ura Bere Bidean kontzertua

    Joan den urteko Ura Bere Bidean kontzertua

Laugarren aldiz, Ura Bere Bidean kontzertuak musika sinfonikoa eta pop kantuak batuko ditu, oraingoan urriaren 28an, BEC Barakaldoko erakustazokan.

Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta arituko dira hogei musikari eta talde hauek: Doctor Deseo (Francis Diez), Parabellum, Delirium Tremens (Andoni Basterretxea), Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele (Urbil Artola eta Gorka Sarriegi), Gozategi (Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea), Mikel Urdangarin, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Anne Etchegoyen, Esne Beltza (Xabi Solano), Skakeitan (Peio Armendariz), En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Rozalen, Kalakan, Olatz Salvador, Bulego (Tom Lizarazu), Idoia, Neomak eta Süne.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 15 eta 80 euro arteko prezioan. 11.000 lagunentzako tokia egongo da.

Ura Bere Bidean 2023

Ura Bere Bidean 2023