Itxi

Musika

Jaialdia

Eric Sardinas, Robert Cray eta Chicago, protagonistak Hondarribian

Uztailaren 12tik 15era egingo dute Gipuzkoako udalerri zazpigarren bluesaldia eta 20 bat talde eta bakarlari izango dira.

  • Hondarribia Blues Festivalen aurkezpena. Argazkia: EITB

    Hondarribia Blues Festivalen aurkezpena. Argazkia: EITB

Hondarribiako Bluesaldiaren 7. edizioa Uztailaren 12tik 15era egingo da Estatuko zein nazioarteko 20ren bat talde eta artisten partehartzearekin.

Kontxako badian, blues doinuekin lagunduta eman dute prentsaurrekoan. Krisiak krisi, kontzertuen kalitatea mantendu egingo dutela adierazi dute, doan eskainiko diren 18 emanaldietan. Azpimarratzeko taldeen artean Eric Sardinas, blues rock gitarra jotzailea eta Robert Cray egungo bluesaren erreferenteetakoa. Gainera, Chicago hiriari eskeiniko zaion saio berezia, Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw artista haundiekin.