Itxi

Musika

Ekainak 23 eta 24

Chris Isaak eta The Cult izango dira BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiko kartelburuak

N. V. | EITB Media

Festibala ekainaren 23 eta 24an egingo dute, Bilbao Arenan, eta klasikoon alboan izango dira Nikki Lane, Willis Drummond, The Waterboys, Uli John Roth, Sua, Canned Heat…

  • Chris Isaakek larunbatean joko du, ekainaren 24an

    Chris Isaakek larunbatean joko du, ekainaren 24an

BBK Bilbao Music Legends Festival Bilbao Arenan ekainaren 23 eta 24an egingo den jaialdiaren kartela itxitzat eman dute antolatzaileek, eta Chris Isaak rock-and-roll kantari eta konpositore mitikoak joko duela iragarri.

Jaialdiaren bigarren kartelburua da Isaak. Hiru hamarkadako ibilbidea eta estudioko hamahiru disko atzean dituela, kaliforniar musikariak ekainaren 24an, larunbatarekin, eskainiko du bere ikuskizuna, The Cult lehen kartelburuak jo eta biharamunean.    

Aurtengo edizioan, beste hauek ere egongo dira: Uli Jon Roth Scorpions hard rock eta heavy metal talde historikoaren buru eta gitarrista izen zena, Nikki Lane country rock kantari et akonpositorea, Willis Drummond taldea "Hala ere" diskoa aurkezten, Vargas Blues Band eta Luke Winslow-King estatubatuar ekoizle eta konpositorea.

Egunez eguneko sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira salgai (60 euro + gastuak) eta bonuak ere erosi ahalko dira (95 euro + gastuak). Ostiralean, The Cultez gain, joko dute Uli Jon Rothek, Nikki Hillek, Willis Drummondek, Vargas Blues Bandek, The Daltonicsek eta Suak. Larunbatean arituko dira Isaak, The Waterboys, Canned Heat, Nikki Lane, Luke Winslow-king eta Lorelei Green.