Itxi

Musika

Kontzertua

Agortu dira Manu Chao Arrasaten ikusteko sarrerak

N. V. | EITB Media

Lizarran jo eta zazpi urtera, Euskal Herrian joko du musikariak, Arrasaten, uztailaren 9an. Hogei minutuan agortu dira salgai jarri dituzten 2.500 txartelak.

  • Manu Chao

    Manu Chao

Agortu dira Manu Chao musikariak uztailaren 9an Arrasaten emango duen kontzerturako sarrerak. Hogei minutuan saldu dira antolatzaileek salgai jarri dituzten 2.500 sarrerak.

Manu Chaok kontzertu akustikoa eskainiko du Arrasaten uztailaren 9an, 2016an Lizarran jo zuenetik Euskal Herrian lehenengoz. Mondra N' Roll uztailaren 7an eta 8an Monterron parkean egingo duten jaialdiaren azpiegitura probestuko dute, eta Burutik eta Eire taldeek ere hartuko dute parte emanaldian.