Itxi

Musika

Aste Nagusia

El Drogas, Bulego, Huntza, Danny Ocean eta Antonio Carmona, Sagueseko kontzertuetan

EITB Media

Abuztuaren 12tik 19ra, 23:45ean hasita, ETS, Sofía Ellar eta Gari & Maldanbera ere izango dira Donostiako Aste Nagusiko kontzertuetan.

  • Huntza taldeak abuztuaren 18an joko du Saguesen

    Huntza taldeak abuztuaren 18an joko du Saguesen

Donostiako Udalak Aste Nagusian, abuztuaren 12tik 19ra, Saguesen izango diren kontzertuak iragarri ditu gaur, ostiralarekin. Emanaldi guztiak Tomas Alba plazan izango dira, 23:45ean hasita.

Larunbatean, emanaldien errenkada abiatzeko, En Tol Samiento Iekorako taldea aukeratu dute, eta Sofía Ellar hiru disko kaleratu dituen kantautoreak hartuko die lekukoa biharamunean arabarrei.

Astelehenean, abuztuak 14, Garik kontzertu bikoitza eskainiko du. Batetik, bere bakarkako ibilbideko kantu arrakastatsuenak joko ditu, eta bestetik Hertzainaken errepertorioa aletuko du Alos Quartet hari laukoteak eta Xabi Aburruzaga trikitilariak lagunduta.

Asteartean, euskal rockaren beste klasiko baten txanda izango da, El Drogas mitikoarena, eta biharamunean, abuztuaren 16an, Bulegok joko du Saguesen.

Azken txanpan, abuztuaren 17an, Danny Ocean reguetoi, dancehall eta moombahtoneko kantautore venezuelarra  arituko da, abuztuaren 18an Huntzaren txanda izango da, zeina agur biraren barruan iritsiko baita Donostiara, eta programazioa Antonio Carmona Ketamako abeslari ohiak itxiko du abuztuaren 19an.