Musika
HERIOTZA
Jonan Ordorika soinu teknikari eta ekoizlea hil da
EITB MEDIA
30 urteko ibilbidean, Ruper Ordorika anaiarekin ez ezik, euskal musikari askorekin ere egin du lan, Joxerra Senperenarekin, Tapia eta Leturiarekin, Gorka Urbizurekin, Anarirekin, Pettirekin eta Garirekin, esaterako.
-
Jonan Ordorika, artxiboko irudian
Atzo, Jonan Ordorika soinu teknikari eta ekoizlea hil zen.
30 urteko ibilbidean, Ruper Ordorika anaiarekin ez ezik, euskal musikari askorekin ere egin du lan, Joxerra Senperenarekin, Tapia eta Leturiarekin, Gorka Urbizurekin, Anarirekin, Pettirekin eta Garirekin, esaterako.
Heriotzaren berri izan ondotik, dolu mezuak zabaldu dira sare sozialetan.
Ez adiorik, Jonan Ordorika. pic.twitter.com/bh6H7qjcx5
— Joserra Senperena (@jrsenperena) August 8, 2023
Beti arte, Jonan Ordorika. Zenbat momentu on. Ez zaitugu berehalakoan ahaztuko
— Joni Ubeda (@joniubeda) August 8, 2023