Itxi

Musika

Gasteizko emanaldiaren ondoren

Donostiara eta Bilbora ere eramango du EGOk udako bira

Erredakzioa

Igor Stravinskyren 'Petrushka' aurkezten ari dira egunotan Euskadiko hiru hiriburuetan.

01:06
EGOren entseguak

Euskal Herriko Gazte Orkestrak astelehen honetan abiatu du udako bira, Gasteizen. Principal antzokian, Igor Stravinskyren 'Petrushka' lana aurkeztu dute. 

Zuzenekoa Euskadiko beste bi hiriburuetara ere eramango dute, aste honetan bertan: Asteartean Donostian arituko dira zuzenean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan; eta, asteazkenean, berriz, Bilboko Euskalduna Jauregian.