Itxi

Musika

Jaialdia

Cheikh Lo eta Kila, Folk Getxo jaialdiaren kartelburu

Mikel Urdangarin, Cristina Pato gaita-jotzailea eta 'Sortuko dira besteak' ikuskizuna (Xabier Leteren omenezkoa) ere Bizkaiko udalerrian izango dira, irailaren 5etik 9ra.

  • Kíla. Argazkia: Getxo Folk

    Kíla. Argazkia: Getxo Folk

Irailaren 5etik 9ra izango den Getxoko 28. Nazioarteko Folk Jaialdiak bere egitaraua osatu du. Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kíla talde irlandarra izango dira protagonista saio nagusietan. Mikel Urdangarin kantautorearen eta Cristina Pato gaita-jotzailearen saioa eta "Sortuko dira besteak" Xabier Leteren kantautore eta poetaren omenezko kontzertua ere izango dira.

Guztira, 12 saio izango dira jaialdian zehar. Areetako Geltokia plazan kontzertu nagusiak izango dira 21:00etan (igandean, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazaren ondoko aparkalekuan, 19:00etan (igandean, 18:00etan). Bertan ere Munduko Terrazako kontzertuak (23:00etan) zein goizeko saioak (12:30ean) izango dira.

Saio nagusiak irailaren 6an hasiko dira, Mikel Urdangarinen musika intimistaren eskutik. Saio horretan, kantautorea Cristina Pato gaita-jotzaile, pianista eta musikagilearekin ariko da elkarlanean. Ostiralean, Irlandako Kíla taldea igoko da agertokira. Banda hori munduko musiken esparruan nabarmendu da azken urteotan, doinu zelten eta perkusio afrikarren fusioaz baliatuta.

Larunbatean, egun nagusian, Cheikh Lô artista senegaldarraren txanda izango da, zeinen musika ekialdeko eta erdiko Afrikako doinu tradizionaletan oinarritzen baita. Azkenik, igandean, hilak 9, "Sortuko dira besteak" ikuskizuna izango da. Xabier Leteren omenaldi horretan hainbat genero eta estilotako artistak jardungo dira: Pier Paul Berzaitz, Petti eta Mikel Urdangarin kantautoreak; Arantxa Irazusta mezzosopranoa; Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Alex Sardui (Gatibu) musikariak eta Amets Arzallus bertsolaria.

Saio nagusiak ordaintzekoak izango dira eta gainerakoak, doakoak. Sarrerak eta kontzertu guztietarako abonamenduak asteazkenean, abuztuak 1, jarriko dira salgai BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8) eta 944 310 310 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bitartez.

Irailaren 5etik 9ra izango den Getxoko 28. Nazioarteko Folk Jaialdiak bere egitaraua osatu du. Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kíla talde irlandarra izango dira protagonista saio nagusietan. Mikel Urdangarin kantautorearen eta Cristina Pato gaita-jotzailearen saioa eta "Sortuko dira besteak" Xabier Leteren kantautore eta poetaren omenezko kontzertua ere izango dira.Guztira, 12 saio izango dira jaialdian zehar. Areetako Geltokia plazan kontzertu nagusiak izango dira 21:00etan (igandean, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazaren ondoko aparkalekuan, 19:00etan (igandean, 18:00etan). Bertan ere Munduko Terrazako kontzertuak (23:00etan) zein goizeko saioak (12:30ean) izango dira. Saio nagusiak irailaren 6an hasiko dira, Mikel Urdangarinen musika intimistaren eskutik. Saio horretan, kantautorea Cristina Pato gaita-jotzaile, pianista eta musikagilearekin ariko da elkarlanean. Ostiralean, Irlandako Kíla taldea igoko da agertokira. Banda hori munduko musiken esparruan nabarmendu da azken urteotan, doinu zelten eta perkusio afrikarren fusioaz baliatuta.Larunbatean, egun nagusian, Cheikh Lô artista senegaldarraren txanda izango da, zeinen musika ekialdeko eta erdiko Afrikako doinu tradizionaletan oinarritzen baita. Azkenik, igandean, hilak 9, "Sortuko dira besteak" ikuskizuna izango da. Xabier Leteren omenaldi horretan hainbat genero eta estilotako artistak jardungo dira: Pier Paul Berzaitz, Petti eta Mikel Urdangarin kantautoreak; Arantxa Irazusta mezzosopranoa; Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Alex Sardui (Gatibu) musikariak eta Amets Arzallus bertsolaria. Saio nagusiak ordaintzekoak izango dira eta gainerakoak, doakoak. Sarrerak eta kontzertu guztietarako abonamenduak asteazkenean, abuztuak 1, jarriko dira salgai BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8) eta 944 310 310 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bitartez.