Itxi

Musika

Inaugurazioa

Musika-eztandarekin hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldia

Ostiralean, musika hiri guztian zehar izango da Hamabostaldiari hasiera emateko: hainbat zaharren egoitzetan, udaletxean, Boulevardean, San Telmon, etab.

  • 2012ko Musika Hamabostaldiko antolatzaileek topa egin dute. Argazkia: EITB

    2012ko Musika Hamabostaldiko antolatzaileek topa egin dute. Argazkia: EITB

Donostiako Musika Hamabostaldia izango da Abuztuaren 3tik, ostiraletik alegia, Irailaren 2ra arte. Musika klasikoaren jardunaldien 73. edizioari hasiera emateko, doaneko 10 kontzertu antolatu dituzte, hainbat agertokitan. Inauguraziorako sesioak eguerdiko 11:30ean hasiko dira, Zorroagako Zaharren egoitzean, eta Aurora Parra, sopranoak, eta Natalia Lunar, mezzosopranoak Miramar Jauregian egingo duten emanaldiarekin amaituko dira, arratsaldeko 20:30ean.

Musika klasikoz blaituko da Donostia, Hamabostaldiaren lehen egunetik, 73. edizio honi hasiera emateko 10 kontzertu prest baitaude. Ostiralean, ohikoak diren antzoki, kubo, klaustro eta elizetatik at, kalea hartuko dute artistek, Bulebar, Alderdi Eder eta Urdanetan. Azken agertoki hontan, jazoko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren lehen emanaldia, Musikene Perkuenea taldearen eskutik. Bertan perkusiorako idatzitako XX. mendeko obra herrikoi eta orijinala entzun ahal izango da.

Musikeneko perkusio taldeak erdiguneko kaleetan joko du, Orfeoi Txikiak udaletxean, Landabaso abesbatzak, San Telmon eta Miramar eta Aieteko jauregietan kantu emanaldiak izango dira.