Itxi

Musika

Urteurrena

35 urte dira Elvis Presley hil zenetik

'Rockaren erregea' droga-gaindosi baten eraginez hil zen, 42 urte eta 130 kilo zituela. Haren gorpuzkiak Gracelanden daude, eta milioi bat bisitari hartzen ditu urtero.

01:25
Elvis Presley 'bizirik', hil zenetik 35 urte igaro direnean

35 urte bete dira "Rockaren erregea" hil zenetik. Jarraitzaile sutsuenek "Erregea" izenaz ezagutzen dute.

Droga-gaindosi baten eraginez hil zen, 42 urte eta 130 kilo zituela. Atzean geratu zen gazte estatubatuar horrek belarrondoko ilea luze utzita eta aldaka mugimendu bereziak eginez mundua irauli zueneko garaia. Bakarlariaren abestiak gero eta ezagunagoak egin ziren eta gero eta jarraitzaile gehiago izan zituen. Masen idoloa izan zen eta milioika lan saldu zituen; bizirik zegoela beste inork baino gehiago. 30 pelikula baino gehiago egin zituen eta askok eta askok bere egin duten estetika berezia sortu zuen.

Priscillak (desleialtasunez nekatuta) utzi zuenean, Elvisen magia hautsi egin zen, eta ordezkariak ez zuen artistaren ibilbide artistikoa ondo zaindu. "Nekatuta nago Elvis Presley izateaz", adierazi zuen orduan artistak, bira amaiezinez nekatuta.

1977ko abuztuaren 16an hil zen, barbiturikoen gaindosi baten ondorioz. Gorpuzkiak Gracelanden daude, eta milioi bat jarraitzailek bisitatzen dute Memphiseko etxea urtero.