Musika
EOS-ekin kontzertua
Txirri, Mirri eta Txiribitonen agurra
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan dute lagun gaurko kontzertuan, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek 40 urteko ibilbideari agur esango diote gaur, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, Aste Nagusiaren baitan.
Hainbat ekitaldi eta kontzertu eskaini dituzte azken asteotan Euskal Herri osoan, eta Euskaldunako kontzertuarekin, '40 urteko algara' izenburupean, amaiera emango diote euren ibilbideari. "Barre egitea eta abestea izango dira jai honetako aginduak. Musika onena izango da, eta familiarteko publikoari zuzenduta izango da", pailazo ezagunen esanetan.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek eta EOSek pailazoen abesti ezagunenak joko dituzte: 'Txirri, Mirri eta Txiribiton', 'Pintto, Pintto', 'Zapi zuria', 'Behin edo behin', 'Paristik natorren', etab. Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior ere bertan izango dira, Bilboko Koralarekin eta Araoz Txiki eta Easo Txikirekin batera.