Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

Bigarren hitzordua San Petersburgoko Filarmonikoarekin, Donostian

Erredakzioa

Rimski-Korsakov eta Txaikovski konpositoreen lanekin batera, 'Biolinerako 1. Kontzertua' Bruchen lana entzuteko aukera ere egongo da, Kursaalen.

  • Musika Hamabostaldia: San Petersburgoko Filarmonikoa eta Donostiako Orfeoia, Kursaalen.

    San Petersburgoko Filarmonikoa eta Donostiako Orfeoia, Kursaalen . Argazkia: EFE

Errusiako doinuekin jantzi dute egunotan Donostiako Musika Hamabostaldia, musika eskola horretan nagusi den orkestra handienetako baten eskutik: San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa Kursaalen da egunotan.

Donostiako Orfeoiarekin batera, eta Yuri Tmirkanov maisuaren gidaritzapean, 'Ivan Izugarria' Sergei Prokofiev konpositorearen lana taularatu zuten atzo bertan, eta, gaur ere, Kursaalen arituko dira, zuzenean.

Bigarren hitzordu horretan, besteak beste, Rimski-Korsakov eta Txaikovski konpositoreen lanak eta 'Biolinerako 1. Kontzertua' Bruchen pieza entzuteko aukera egongo da.